XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Feokromozitoma Sin. Paraganglioma.

Giltzurrungaineko muineko tumore arraroa, onbera normalean.

Klinikoki hipertentsioa da zeinurik nabarmenena, paroxistikoa batzuetan, gernuan katekolamina asko iraizten diren bitartean.

Fetopatia Garapenaren 10. astetik haurdunaldia bukatu bitartean gertatu daitezkeen prozesu patologikoak izendatzeko erabili ohi den termino orokorra.

Izan daitezke infekzio batengatik (toxoplasmosia, adib.), amaren endokrinopatiengatik (diabetea, e. b.), arrazoi inmunologikoengatik (eritasun hemolitikoa, kasu) edota hazkunde-trastornoengatik.

Fetua Sorkuntzaren produktua, hirugarren hilabetetik aurrera (horrela deritzo, konbentzioz, giza espeziean), erditzea bitartean umetokiaren barruan garatuz doana.

Fetu-amen arteko transfusioa Odol fetala, plazenta edo karenan zehar, amaren gorputzera pasatzea.

Fetuaren mazerazioa Umetokiaren barruan, hildako fetuaren ehunen deskonposizio eta biguntzea, likido amniotikoan busti eta blaituta egotearen ondorioz.

Fetu(aren) zirkulazioa Ik. Zirkulazio fetala.

Fibrinogenoa Plasman agertzen den proteina (globulina bat da, zehazkiago), tronbinaren eraginez hidrolizatua eta polimerizatua gertatzen dena, fibrina sortuz.

Fibrinogenoaren kopurua gehitu egiten da zenbait eritasun infekziosotan, stressarekin eta kolagenosietan.

Koagulazioaren I faktorea deritzo.

Fimosia Prepuzioaren larruazaleko eraztunaren estutze gutxi-asko gogorra, naturala, sortzetikoa edo istripuz sortua, glandea desestaltzea ezinezkoa egiten duena.